Maiatz literatur elkarteak bost liburu berri eta Maiatz aldizkariaren 52. zenbakia argitaratu ditu. Liburuen egileak Daniela Albizu, Eñaut Etxamendi, Odon Noblia, Xabier Soubelet eta Josu Jimenez Maia dira.
Albizuren liburuak Iturri-aldeko nere leihotik du izenburua. Albizu irakasle urruñarra urteetan euskaltzale munduan lanean ibilitakoa da. Egindako ibilbide oparoa gogoan, omenaldia jasoko du bihar jaioterrian.
Etxamendiren kasuan, haren Idazlanen bilduma-ko beste liburuki bat da kaleratu berria, laugarrena oraingoan. Familiaren eta mendien dramak kontatzen ditu Euskal Herri idiliko batetik urrundurik.
Nobliaren Biziaren bidean liburuak olerkiekin batera egilearen eskulturen argazkiak ere jasotzen ditu. Soubeleten Iza ote iza? eta Jimenez Maiaren Gerezi garaiko haikuak ere poema liburuak dira.
Albizu, Noblia, Soubelet eta Jimenez Maiaren lanak kaleratu ditu Maiatzek
Eñaut Etxamendiren bildumako laugarren liburukia eta 'Maiatz' aldizkariaren 52. zenbakia ere plazan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu