Arkitektura

Alejandro Aravenak lortu du Pritzker saria

Arkitekto txiletarra eta haren Elemental estudioa saritu dituzte.

Alejandro Aravena, Elemental estudioan. HYATT AKADEMIA
Berria
2016ko urtarrilaren 13a
16:30
Entzun

Alejandro Arevanak (Santiago, Txile, 1967) jasoko du Pritzker saria aurten, epaimahaiaren arabera "ardura soziala, behar ekonomikoak eta giza habitaten diseinua" uztartzen dituen arkitektura egiteagatik. Lan egiteko modu horrek "obra bikainak" eman ditu bai esparru publikoan bai pribatuan. Hala, nabarmendu dute Arevanak Txilen bertan eta beste herrialde batzuetan lan egin duela, eta neurri ezberdineko proiektuetan aritu dela. Egin izan ditu etxe bakarreko eraikinak, eta baita eraikin instituzional handiak ere.

Epaimahaiak nabarmendu du arkitekto txiletarraren lanak "aukera ekonomikoak" ematen dizkiela baliabide gutxien dutenei, hondamendi naturalen ondorioak gutxitzen dituela, energia kontsumoa murrizten duela eta ongietorrirako espazio publikoak ematen dituela. Arevanak "jendearen bizitza hobetzeko arkitektura" egiten duela gaineratu du.

Chicagoko (AEB) Hyatt akademiak eman ohi du Pritzker saria urtero, eta arkitekturako Nobel saritzat jo izan dute. iaz Frei Otto arkitekto alemaniarrak jaso zuen saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.