Hasier Etxeberriak egin dio elkarrizketa Joseba Sarrionandiari, hura bizi den tokian bertan. Literaturaz, politikaz eta hainbat gizarte gairi buruz mintzatu da idazlea. Besteak beste, egungo euskal literaturak beste literaturen antza handiagoa duela esan dio kazetariari, eta, ondorioz, irakurleari zailagoa egingo zaiola zerbait originala, "ustekabekoa", aurkitzea. Hala ere, asko aurreratu dela dio. "Asko idatzen da, eta maila ona dute askok".
Euskaldunak politikagintzan "irrealistak" direla ere esan du Sarrionandiak: "Alferlan zaleak eta bata bestearen kontrako borrokalari prestuak bihurtzen gara". Gai politikoetan, hitzak "hustuta" bezala erabiltzen direla uste du, "esanahirik gabe".
Euskadi Irratian zenbait pasarte eskaini dituzte. Jarraian, audioak:
Egungo euskal literatura hizpide: