Kultura

Alfredo Landak jasoko du Vianako printzearen Kultura saria

2008ko apirilaren 29a
15:37
Entzun
Nafarroako Kulturaren Kontseiluak Alfredo Landa (Iruñea, 1933) aktoreari emango dio aurten Vianako printzearen Kultura saria. Ziurrenik ekainean jasoko du, Leireko Monastegian. Hain justu, hemezortzi urtean aurten lehenengo aldiz emango diote saria aktore bati.

Landak 120 bat filmetan hartu du parte, eta haietatik ehunen batean protagonista bezala. Besteak beste, aktore onenaren bi Goia sari jaso ditu, El bosque animado eta La marrana lanegatik.

Miguel de la Quadra Salcedo kirolari ohia eta esploratzailea, Juan Jose Martinena Ruiz Nafarroako Artxibo Nagusiaren nagusia, Luis Bakaikoa Martich apaiza, Juan Huarte Beaumont enpresaria eta Jesus Maria Muneta Martinez organista ziren aurten Vianako printzearen Kultura saria jasotzeko beste hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.