Bertan ikusgai izango dira topatu diren margolan eta grabatuak, zeinak Euskal Herrian Madeleine aldiko faunaren argazki oso osatua erakusten duten. Bost metroko luzeera duen bufaloaren margoa, elur oreinak, elur azeria, arrainak, hegaztiak eta bestelako animalien margoak daude Altxerriko kobazuloko bi galeriatan zehar sakabanatuak.
Kobazuloa harrobi lanetan izandako leherketa batek ekarri zuen berriz ere egun-argitara. Garai hartan gazteak ziren Juan Cruz Bikuña, Javier Migliaccio eta Felipe Aranzadi izan ziren sartzen lehenak, eta aurkikuntzen berri Joxe Migel Barandiaran antropologoari eman zioten, eta ikerketan gehiago sakondu zuten. Omenaldia egingo diete lehendabiziko espeleologo haiei azaroaren 8an Viktoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian, urtemugaren harira.