'Amadeu' musikala izango da gaurtik aurrera Arriagan
MUSIKA. Amadeo Vives zarzuela konpositore kataluniarraren lana ardatz duen musikala izango da Bilboko antzokian, gaurtik larunbatera. Albert Boadellak zuzendu du, Vivesen piezekin. Izan ere, zarzuela genero gisa ezagutarazteko helburuz ondutako lana da. Rock gogorra gustuko duen kazetari gazte baten istorioa kontatzen du. Zarzuelari buruzko erreportaje bat egiteko eskatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu