Duela bi urte egin zen Ipar Euskal Herriko Txapelketa azkenekoz, eta Amets Arzallus izan zen txapelduna, Sustrai Colinaren aurretik. Txapelduna gaur estreinatuko da Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsulari Xapelketan, Luhusoko (Lapurdi) Harri Xuri aretoan (17:00). Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Gillen Hiribarren eta Ekhi Erremundegi izango dira beste bost bertsolariak saio horretan.
Bigarren finalerdia hilaren 23an egingo da Gabadiko (Nafarroa Beherea) Herriko Gelan, eta bertsolari hauek ariko dira: Sustrai Colina, Miren Artetxe, Patxi Iriart, Ximun Cazaubon eta Joanes Etxebarri. Puntuaketarik onena lortzen duten sei bertsolariak ariko dira Donibane Lohizuneko finalean, azaroaren 13an.
Amets Arzallus lehen finalerdian, gaur, Luhuson
Zabaleta, Hiribarren, Murua, Erremundegi eta Barroso izango ditu lehiakide Ipar Euskal Herriko txapelketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu