Txakur Gorria sormen taldekoek igandean BECen izango den final handiaren prebia berezia egin dute Txapelpekoak saioaren 8. atalean. Miren Garate eta Oihana Elduaien kazetariak ere finaleko saioaz aritu dira, eta bertsozale lokartuak, berriz, aretora sartzeko azken trikimailuak egiten saiatu dira.
Finalaren atariko telebista saioan, gainera, bi elkarrizketa egin jaso dituzte: irabazleari txapela jartzeko aukera duen Sebastian Lizasori egindakoa bat, eta Amets Arzallus egungo txapeldunari egindakoa, bestea.