Literatura

Amiri Baraka idazle eta ekintzailea hil da

Poeta, antzerkigile eta kritikari estatubatuarrak Black Arts mugimendua sortu zuen 60ko hamarkadan.

Amiri Baraka.
mikel lizarralde
2014ko urtarrilaren 10a
14:15
Entzun

Amiri Baraka, kultura afroamerikarraren ikono nagusietakoa izan zena, atzo hil zen, New Jerseyko (AEB) erietxe batean, 79 urterekin. Antzerkigilea, poeta, saiakera egile eta nobelista ekintzailea ere izan zen, eta artista beltzak beren arrazaren defentsa egitera bultzatu zituen. Black Arts mugimendua sortu zuen, eta black power-en inguruan mugitu zen, nahiz eta gerora mugimendutik alde egin zuen eta marxistatzat jo zuen bere burua 

LeRoi Jones izena jarri zioten 1934an jaio zenean, baina 60ko hamarkadan izena aldatu zuen.

Besteak beste, The Essence of Reparations kolonialismoari, jazarpenari eta arrazakeriari buruzko testuen bilduma kaleratu zuen Amiri Barakak, eta musikari buruzko hainbat lan ere argitaratu zituen, besteak beste, Blues People: Negro Music in White America eta The Music: Reflections on Jazz and Blues.

Musikarekiko loturak spoken word-eko hainbat disko grabatzera ere eraman zuen. Besteak beste, Sun Ra eta The Rootsekin egin zuen lan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.