DONOSTIAKO ZINEMALDIA

'Amour' pelikulari emango diote urteko film onenaren saria

Saria filmean parte hartu duen Ramon Agirre aktoreak jasoko du, irailaren 21ean.

2012ko irailaren 5a
16:28
Entzun

Michael Haneke zuzendariaren Amour filmak urteko film onenaren saria jasoko du. Sariaren irabazlea Zinematografiako Prentsaren Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) aukeratzen du, bozketa bidez. Federazioan mundu osoko 225 kritikari daude sartuta.

Saria inaugurazio galan jasoko du Ramon Agirre aktoreak, irailaren 21ean. Izan ere, Hanekek ezin izango du Donostiara gerturatu. Filmak laurogei urte dituzten Georges eta Anne musika-irakasleen arteko harremanaz hitz egiten du. Haien arteko maitasuna kolokan jarriko da emakumeak bihotzekoa jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean. Agirrek filma "tristea baina ederra" dela esan zioen BERRIAri.  

Amour filmak maiatzean Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.