'Anaitasuna' aldizkariaren zenbaki guztiak digitalizatu ditu Euskaltzaindiak
Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen 'Jakin' aldizkariaren taldeak egin du agerkaria sistematizatzeko lana
Anaitasuna aldizkariaren ibilbide osoa —420 zenbaki eta 6.395 artikulu— sistematizatu eta digitalizatu du Euskaltzaindiak, eta, herenegundik, sarean kontsulta daitezke, bai Akademiaren webgunean (http://www.euskaltzaindia.net/anaitasuna helbidea) eta bai Bilboko Udalaren webgunean ere (http://www.bilbao.net helbidean). Izan ere, lan hori Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker egin dute. Egitasmoa Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariaren taldeak egin du. Anaitasuna aldizkaria 30 urtez argitaratu zen: 1953ko ekainetik 1982ko apirilera. Aldizkariaren 420 zenbakiak PDF eta Word formatuko dokumentuetan ordenatuta daude, urtez urte eta zenbakiz zenbakiz multzokatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu