Miren Narbaiza.
BI AHOTSETARA

Monotema

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Entsaiatzeko elkartu eta berehala hasi gara komentatzen joan den egunean eskainitako kontzertua. Izugarria izan zela bai, baina bukaera aldera ez ote zen intentsitatea jaitsi eta hori zaindu beharko genukeela kantuen zerrenda moduren batean edo bestean berrantolatuz. Dena dela, jendea dena emanda egon zela eta zenbat eskertzen den hori. Gure artean sekulako konexioa sentitzen dugula, eta sinestezina dela horren denbora gutxian hain gustura eta ondo egotea elkarrekin. Orain urte batzuk ez genuela esango talde batean elkarrekin joko genuenik, eta elkar asko miresten dugula, oso pribilegiatuak sentitzen garela.

Autolaudorio dosia jaso eta gero, gure anplifikagailuen kokapena aztertzen hasi gara, elkar entzuteko estrategia egokienaren atzetik eta bolumen maila onenaren bila. Hurrengo kontzertua baino lehen dendatik pasa behar garela gogoratu gara, sokak, pilak eta kableak erostera; gainera, pedal berri bat heldu dela eta probatuko dugula gustura. Furgonetan gaudela, azken talde berri hori entzun ote dugun galdetzen du batek, eta pasatuko dizula beraien azken lana, gogorarazten diola AEBetako ez dakit nor, baina bertako 90eko hamarkadako musikatik ere edaten duela eta uste duela gustatuko zaizula. Gero inora ez doan eztabaida horietako bat sortu da: 80ak versus 90ak, nork irabaziko.

Bagoaz bazkaltzera eta tabernako plasma erraldoian futbola. Jangelan dauden guztiak hari begira. Begira ez daudenak ttorttorrean ari dira azken jardunaldien estatistikak konparatzen eta hurrengoko emaitzak aurreikusi nahian.

Elkarri begiratu eta buruarekin ezetz egin dugu. Hasperen exageratuak pazientzia bila bezala, ezin ulertuta nola den posible egun santu guztia futbolaz eta futbolerako ematea. Baina nire barrurako pentsatu dut agian eskertuko nukeela noizean behin beste zerbaitez hitz egitea; adibidez, Eibarrek asteburuan zer egin duen komentatzea. Bueno, hori igual ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.