Kultura

Andoni Sagarna izango da Euskaltzaindiko Iker sailburu berria

Henrike Knörr zenaren lekukoa hartuko du. Bestela, zuzendaritzak orain arte bezala jarraituko du, eta Andres Urrutia izango da euskaltzainburu beste lau urtez.

2008ko azaroaren 28a
18:03
Entzun
Gaur Bilboko egoitzan bilkura berezia egin du Euskaltzaindiak, zuzendaritzako kideak izendatzeko. Lau urtetik behin berritzen dira izendapenak. Bertan erabaki dutenez, Andoni Sagarna izango da Iker sailburu berria, Henrike Knörr zenaren ordez. Era berean, Andres Urrutia hautatu dute berriz Euskaltzaindiko lehendakari izaten jarraitzeko, 2012ra arte.

Datozen lau urteetarako honakoak izango dira Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kideak: Andres Urrutia -Euskaltzainburua-, Beñat Oihartzabal -buruordea-, Xabier Kintana -idazkaria-, Jose Luis Lizundia -diruzaina-, Andoni Sagarna -Iker sailburua- eta Andres Iñigo -Jagon sailburua-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.