Zinema

Andre Madre jeneral hazpandarraren ‘Gure Sor Lekua’ proiektatu dute, filma egin eta 57 urtera

Lehen euskal filma Hazparnen eman zuten, Zinegin euskal filmaren festibalaren baitan, filmarentzat espresuko egindako zuzeneko musikarekin. Aretoa lepo zegoen. Bideoa: 'Gure Sor Lekua' filma. erriatb]http://www.berria.info/berriatb/1966/[/berriatb]

Nora Arbelbide Lete.
2013ko abenduaren 21a
18:39
Entzun

Ustez galdua zen filma Josu Martinez ikerlariak berriz aurkitu du, eta filmaren bertsio laburtu bat ekarri zuten Hazparneko zinema gelara. Filma leku horretan berean estreinatu zuten duela 57 urte. Berez, bere tesia gaia du filma Martinezek. Zinemagilea EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR taldeko ikerlari ere baita. Oraindik urte bat gelditzen zaio lana bururatzeko. Eta proiekzioak lana bukatzen laguntzen ahal izanen diotela, hori du esperantza Martinezek.

Xare Laborategiko Hertz laukotea zuzenean aritu zen Joserra Senperenak espresuki filmarentzat idatzi musika ematen.
Emanaldira orduko lekuko zenbait ere hurbildu ziren, baita Andre Madre jeneralaren Haroun Madre alarguna ere.
Jeneralaren alargunaren etxean aurkitu zuten filmaren kopia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.