Erakusketa

Animalia biziak dituen lan bat kentzeko eskatu diote Guggenheimi

Vancourverren eta New Yorkeko Guggenheimek erretiratu egin zituzten lanak, baina Bilboko musoeak aurrera jarraitzeko asmoa iragarri du, adierazpen askatasuna argudiatuta.

Xu Bingen lana. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 10a
11:43
Entzun

Dagoeneko 54.700 sinadura baino gehiago jaso ditu erakusketa bertan behera uzteko kanpainak. Baina oraingoz biharko inaugurazioan ez du aldaketarik egin Bilboko Guggenheim museoak. Artea eta Txina 1989tik aurrera da erakusketaren izena, eta haren baitan ikusi ahal izango dira Xu Bingen eta Huang Yong Pingen lanak.

Lehenengoaren kasuan, bideo bat da kritikak eragin dituena. Bertan txerri ar bat ikus daiteke emea estaltzen. Arrak alfabetu latinoko hizkiak ditu margotuta azalean, eta emeak piktograma txinatarrak irudikatzen dituzten marrazkiak. Pekinen grabatu duen lana Bingek, eta ez da lehen aldia kritikak eragiten dituena. New Yorkeko Guggenheimek bertan behera utzi duen lanaren erakusketa, "segurtasun arrazoiak" argudiatuta.

Huang Yong Pingen lana narrastiak eta anfibioak dituen kaiola batda. Animaliek, leku estuan harrapatuta, elkar hil eta jaten dute, eta gutxitzen joan ahala beste batzuengatik ordezkatzen dituzte. Izan ere, erakusketa iraila arte luzatzeko asmoa dute museoko arduradunek.

Sinadura bilketa bultzatu dutenek salatzen dute animalien aurkako tratu txarrak bultzatzen ari dela museoaren zuzendaritza, adierazpen askatasuna argudiatuz. "Gure iritziz, ordea, askatasuna amaitzen da beste norbaiten askatasuna kolokan jartzen duenean, eta erakusketako animaliak zapaldu eta batzuetan hil ere egin dituzte adierazpen askatasun horren aitzakian".

Horretaz gain, Arte Ederretako Antiespezistak taldeak deituta elkarrateratzea egingo dute bihar goizeko 11:00etan Guggenheim museoaren aurrean salatzeko animaliak ez direla inoren baliabide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.