"Pozik" agertu zen atzo Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria aurtengo ekitaldiak eman duenarekin. Gorabehera handirik gabeko azoka izan dela nabarmendu zuen, egunero-egunero jende kopuruari eutsi diona, baina bat-bateko betekada eta itomen sentsaziorik gabe.
Argitaratzaileak ere gustura: salmententan ederki ibili direla azaldu zuten Jorge Gimenez editoreen bozeramaileak eta Angel Valdes diskoetxeenak. Zenbait ekitalditan jende asko ibili arren salmentetan ez dela hainbeste igerri azaldu zuten, baina aurtengoan jende kopurua ez ezik, salerosketena ere nabarmentzekoa dela. Liburuetan zein diskoetan askotariko eskaintza izan dela azaldu zuten, eta, horrek bultzatu duela, besteak beste, jendea erostera.
Atzokoa ere, azkena izan arren, egun polita izan zen Durangoko Azokan. Pilaketa handirik ez zen gertatu, baina jendearen joan-etorria etengabea izan zen egun guztian. Gainera, amaiera aproposa izan zuen,ixteko ordu erdi falta zela Olentzero agertu baitzen azokara, eta goxokiak banatu baitzituen han ziren guztien artean.
Durangoko Azoka
Antolatzaileak eta argitaratzaileak pozik emaitzekin
Olentzeroren bisitarekin amaitu zen atzo iluntzean Durangoko Azokaren aurtengo ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu