Anton Reixa idazle, poeta, musikari eta zinema zuzendariak (Vigo, Galizia, 1957) bihar aurkeztuko du bere burua SGAE erakundeko presidente izateko. Madrilen egingo du aurkezpena, Arte Ederren Zirkuluan. Espainiako egile eskubideen elkarteko kide da duela 25 urtetik, eta otsailaren 7rako iragarri dituzten hauteskundeetan hautagaietako bat izango da.
Jakitun da erakundeak duen «fama txarra» kudeatu beharko duela, eta «gardentasunean eta erakundearen erabilgarritasunean» oinarritu du bere programa. Hala ere, biharko aurkezpenean emango du bere programako funtsezko hamar puntuen berri. «Uztailean gertatukoek bi erantzukizun zabaldu zituzten: bat zuzena, egin zutenen aldetik, eta beste bat zeharkakoa, bazkideen utzikeriagatik», azaldu du Reixak. Orduan izandako gorabeherek hauteskundeetara aurkezteko gogoa piztu ziotela gaineratu du.
Erakundearen birsortzea
AUNIR elkartearen bitartez aurkeztuko du bere burua Reixak. Elkarte horrek SGAE birsortzeko elkartu diren hainbat autorek osatzen dute. Bide batez, SGAEko egungo zuzendaritzak esker ona azaldu die erakundeko bazkide guztiei, birsortzearen alde egin duten lanagatik eta azaldu duten konpromisoagatik. «Aro berri bateko presidentetza aukeratzea ahalbidetu duen estatutu aldaketa babesteagatik» ere eman dizkie eskerrak.
Anton Reixa bihar aurkeztuko da SGAEra
Otsailaren 7an egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu