Oiartzungo Udalak, Antonio Valverde Ayalde (1915-1970) margolariaren lanen erakusketa zabaldu du gaur udaletxean, eta abuztuaren 24ra arte izango da ikusgai. Gaur hasiko dira festak han, eta herriko jaien atariko kultur ekitaldien barruan eman dio Udalak hasiera erakusketari.
“Oiartzungo harana bihotzean zeraman Antonio Valverdek, bertan euskara ikasi eta bertatik irten baitziren bere margolanik ederrenak”, esan du Aitor Etxeberria alkateak. Herriko auzoak, paisaiak, baserriak eta mendiak, oiartzuarren erretratuak, Oiartzun eta oiartzuarrei buruz idatzitakoak... jasotzen ditu erakusketak. “Ayalderen lanari buruz egindako erakusketarik oiartzuarrena” dela dio artistaren alaba Maria Jose Valverdek.
Oiartzungo giroa oso lagungarri gertatu zitzaion Ayalderi, euskaldunberri ilustratua izatera heldu zen arte. Margoak egiteaz gain, liburu batzuk ere idatzi izan zituen.
Artea
Antonio Valverde 'Ayalde'-ren lanen erakusketa Oiartzunen
Hilaren 24ra arte zabalik egongo da, udaletxean. “Haren lanari buruz egindako erakusketarik oiartzuarrena” dela dio margolariaren alaba Maria Jose Valverdek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu