Zinema

Antonioni zinemagile italiarra hil da

Gizakiaren larridura eta inkomunikazioa izan dira haren lanaren ardatzak.

2007ko uztailaren 31
16:59
Entzun
Albistearen berri gaur izan bada ere, Michelangelo Antonioni zinema zuzendari italiar entzutetsua atzo iluntzean hil zen, Erroman, bere etxean, 94 urte zituela. Hain zuzen ere, Ingmar Bergman zinemagile suediarra zendu eta ordu batzuren buruan.

Antonioni 1912an jaio zen, Ferraran, Italia iparraldean. Bolognako Unibertsitatean ekonomia ikasketak egin bazituen ere, 1942an Erromara joan zen zinema ikasketak egitera, eta arlo horretan ibilbide luze eta oparoa abiatzera. Zinema aditu askoren iduriko, gizakiaren larridura eta komunikatzeko ezintasuna jasotzen eta islatzen maisu izan zen Antonioni.

80ko hamardakaren hasieran odol isuria izan zuen burmuinean, eta gaitz horren ondorioz ez zuen filmerik egin epe batean. Gero berriro ekin zion, ordea, eta ia azkeneraino jarraitu du laburmetraiak-eta egiten. Esaterako, Wim Wender zinemagile alemaniarrarekin batera Al di la delle nuvole egin zuen 1995ean. Honakoa da Antonioniren filmografia:

1950 - Cronaca di un amore

1952 - I vinti

1953 - La signora senza camelie

1953 - Tentato suicidio

1955 - Le amiche

1957 - Il grido

1959 - L Avventura

1961 - La notte

1962 - L eclisse

1964 - Deserto rosso

1965 - I tre volti

1966 - Blow-up

1970 - Zabriskie Point

1972 - Chung Kuo:Cina

1974 - Professione Reporter

1980 - Il mistero di Oberwald

1983 - Ritorno a Lisca Bianca

1984 - Fotoromanza

1989 - Kumbha Mela

1990 - Roma

1992 - Stromboli

1995 - Al di la delle nuvole

2002 - Il filo pericoloso delle cose
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.