Antton Luku idazle, irakasle eta ikerlari baxenabartarrari egindako elkarrziketa argitaratuko du bihar Berriak, argitaratu berri duen Liberttitzeaz (Pamiela) liburuaren haritik. Hona hemen Lukuk esandakoetako batzuk, aurreraen gisa:
"Pentsatzen da mundu administratibotik, legetik edo ekonomiatik lortuko dela koherentzia bat hemengo. Uste dut ez dela eginen. Beraz, ez zaigu eredu bat baizik gelditzen: betikoa. Kultur mundutik berriz harremanetan jartzea, euskara hor erabiliz, oraingotuz eta kapitalizatuz"
"Aldaketa izugarri handi batean gara orain. Eta aldaketa hori deitzen da frantsesa"
"Antzerkilariaren lana da beti akatsak bilatzea egin denari. Jarrera bat da. Enpirikoa da teknika. Egiten duzu gauza bat, eta orduan erraiten da: 'Ongi zen, baina'".