Antzerkia izango da aurrenekoz Zinegoak jaialdian; tartean, umeentzako lan bat
Zinematik antzerkirako jauzia egin du Zinegoak jaialdiak zortzigarren ekitaldian. Roberto Caston zuzendariak azaldu duenez, jaialdiaren sorreran bertan aztertu zuten zinemarekin batera antzerkia ere jorratzea. Jaialdiaren jarduna sendotu ahala egingo zutela erabaki zuten. Hala, lau antzezlan izango dira aurten, Ocean LeRoy artista frantziarrak itxiera galan eskainiko duen performance-a barne. Gainerakoak Bilborock aretoan izango dira, espainieraz hirurak ere. Valladolideko (Espainia) Teatro del Azar konpainiak familia homoparentalei buruzko Clara y Daniel emango du 6 eta 12 urte arteko umeentzat. Eta Madrilgo Pombo Teatrok Cáscara amarga aurkeztuko du, lesbiana izatearen inguruan eginiko gogoetak bilduta. Bilboko Las Fellinis taldeak Gran Hermana ikuskizuna estreinatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu