Aralarrek azalpen gehiago nahi ditu Musikeneri buruz
MUSIKA. Kontratazioei buruz hitz egiteko Carmen Rodriguez Musikeneko koordinatzaile nagusiak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin ostean, «oraindik puntu asko erantzunik gabe» daudela uste du Aralarrek. «Harritu egin gaitu Musikeneko kontratuen birmoldaketak arrazoi ekonomikorik ez duela esateak», adierazi du Mikel Basabe legebiltzarkideak. «Erantzun gabe geratu diren galderak argitzeko» lanean jarraituko duela iragarri du alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu