Jose Antonio Arana Martija zenaren (1931-2011) alaba Maiteder Aranak jaso zuen atzo Manuel Lekuona saria, Bizkaiko Foru Aldundian. Han izan ziren Juan Maria Aburto Lehendakaritzako Foru diputatua, Miren Josune Aristondo Kultura diputatua, Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Pruden Gartzia sarituaren bio-bibliografiaren egilea, besteren artean. Eusko Ikaskuntzak eman ohi du saria, urtero.
Apirilean hil zen Arana Martija, 80 urte zituela. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 1988an, eta 2006an euskaltzain emeritu izendatu zuten.
Arana Martijaren sendiak jaso du Manuel Lekuona saria, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu