Arestiren omenezko egitaraua Kafe Antzokian
LITERATURA. Gabriel Aresti omenduko du idazlearen izena duen euskaltegiak. Gaur kantaldia egingo dute 11:00etan eta 19:30ean, Anje Duhalde, Josu Zabala eta Rafa Ruedarekin. Eta, ostiralean, Itziar Lakak haren zenbait ipuin irakurriko ditu. Hilaren 11n, Arestiren Bilbo ezagutzeko ibilbidea gidatuko du Edorta Jimenezek; eta, hilaren 14an, Xabier Monasteriok idazlearen alderdi pertsonalari buruzko hitzaldia emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu