Areto bat gehiago izango du jaialdiak, eta 800 ikaslek ere eskainiko dituzte saioak

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Euskalduna jauregia osorik hartuko du asteburuon Musika-Musicak. Ez da beste ekitalditarik izango bertan, ez biltzarrik ez bestelako ikuskizunik. Sei areto erabiliko ditu jaialdiak: Haydn, Da Ponte, Clementi, Salieri eta Sussmayer. Bakoitzari izen bat emateko ohitura du. Horretaz gain, beste bi sala txiki hartuko ditu, musikari amateurrentzako. Izan ere, Euskal Herriko eta Espainiako hogei kontserbatorio eta eskolatako ikasleek parte hartuko dute jaialdian. Guztira, 800 ikaslek joko dituzte Mozarten lanak. Musikeneko, Gasteizko Jesus Guridi eskolako eta Bilboko Musika Eskolako ikasleek, besteak beste.Egitarau ofizialean joko duten 510 musikariei batuko zaizkie. Herenegun iritsi ziren lehenak, eta atzo hasi zituzten entseguak. Varsoviako Orkestra Sinfonikoak goiza eman zuen, besteak beste, Txirula magikoa entseatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.