zinema

'Argo' izan da Urrezko Globoetako film dramatiko onena, 'Lincoln'-en aurretik

Irango Iraultza Islamikoan 1979an gertaturiko benetako istorio bat da 'Argo', eta Ben Affleck zuzendaria bera da aktore nagusia. Spielbergen 'Lincoln'-ek zazpi hautagaitzetatik sari bakarra lortu du; arloko aktore onenarena.

2013ko urtarrilaren 14a
17:07
Entzun

Argo-ri eman diote Urrezko Globoetako film dramatiko onenaren saria, ustekabean, aurrea hartu baitio Steven Spielbergek zuzendutako Lincoln-i. Horrek zazpi hautagaitza eskuratu zituen Urrezko Globoetarako, eta lehengo astean jakin zen Oscar sarietarako hamabi izendapen lortu dituela —Abraham Lincoln AEBetako presidentea izandakoaren bizitza kontatzen du—.

Argo-ren zuzendaria Ben Affleck da. Irango Iraultza Islamikoan 1979an gertaturiko benetako istorio bat da, eta Affleck bera da aktore nagusia. Iazko Donostiako Zinemaldian sail ofizialean aurkeztu zuen. Afflecki eman diote film dramatikoaren zuzendari onenaren saria.

Les Misérables filma izan da Urrezko Globloetan arrakasta erdietsi duen beste bat. Komediazko film onenaren saria eman diote, besteak beste. Arloko aktore onenaren saria ere jaso du film bereko Hugh Jackmanek.

Gidoi onenaren saria Django Unchained-ek (Quentin Tarantino) jaso du.

Spielbergen Lincoln-ek sari bakarra lortu du: film dramatikoko aktore onenarena —Daniel Day Lewisek—.

Bart egin dute 70. Urrezko Globloen ekitaldia, Lon Angelesen (AEB). Sariak Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkarteak ematen ditu.

Oscar sariak otsailaren 24an jakinaraziko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.