Diarios del café Louvre dokumentalak Louvre kafearen, Pragako ohiko lekuaren historia kontatzen du. Urtarrilaren 8an aurkeztuko du dokumentala Arkaitz Basterra egileak, Zornotzan.
1902an zabaldu zuten Louvre kafetegia, eta urte askoan idazleen elkargune izan zen. 1948an, hautsi, eta itxi egin zuen Poliziak, eta, ondoren, 1992an berriro ireki zuten. Pragan joan den abenduaren 6an aurkeztu zuen dokumentala, eta, bertako udalak jakinarazi duenez, "oso harrera ona" izan zuen.
Azken dokumental honekin Basterrak amaiera emango dio bere dokumental sortari. Lehenengoa, Agian izenekoa, 2006an aurkeztu zuen, eta bigarrena, Life and Film, 2009. urtean. Biak Donostiako Zinemaldian.