Jon Arretxe eta Fernando Morillo idazleek eta Mari Jose Olaziregi literatur ikerlari eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak hartuko dute parte Euskal Editoreen Elkarteak antolatuta Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokaren barruan ostegunean eta ostiralean egingo diren mintzaldietan. Ohi bezala, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Editoreen Elkarteak erakusmahai bat izango dute Frankfurten.
Urriaren 13an, ostegunarekin, Arretxek eta Morillok Literaturaren abentura euskararen munduan barrena hitzaldia egingo dute, azokakoForum Dialogo aretoan, 10:30ean, Idoia Noble itzultzaileak aurkeztuta. Biharamunean, Olaziregik euskal literaturaren egungo egoeraz eta alemanierara egindako itzulpenez hitz egingo du Arretxe eta Morillorekin, 16:00etan, Weltempfang aretoan.
Horretaz gain, Euskal Editoreen Elkarteak euskal liburuen Eskubide Eskuragarrien Gida-ren berrargitalpen gaurkotua aurkeztuko du Frankfurteko azokan, heldu, gazte eta haurrentzako liburuez osatua.
Gaur hasi eta igandean amaituko da Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokaren aurtengo ekitaldia, Islandia herrialde gonbidatu dela. Arlandur Indridason idazleak egingo du inaugurazioko hitzaldia.
Arretxe, Morillo eta Olaziregi ariko dira euskal literaturaz Frankfurten
Arlandur Indridason idazleak inauguratuko du, gaur, nazioarteko liburu azoka, Islandia gonbidatu nagusi dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu