ARTEA. Hiriak

Ismael Manterola
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Donostiako Kristina Enean antolatutako Guztion berdintasunean oinarrituriko hiri eredu baten bidean izenburua daraman solasaldian hiriaren egokitasuna emakumearen ikuspuntutik aztertu dute aste honetan. Horren harira ekimenaren arduradunei irratian egindako elkarrizketan gure hiriak ez daudela emakumeentzako diseinatuta entzun dut.

Itxuraz, mendebaldeko hirien planifikazioetan ez dituzte emakumeen beharrak eta bizimoduak kontuan hartzen. Hiriak, orokorrean, gizasemeentzat eraikita omen daude, eta horregatik faltan botatzen dira ikuspuntu feministak hiriaren diseinuan.

Emakumeak baztertutako gizarte taldea direnez, hiriaren erabakigunetik kanpo geratzen dira eta, beste edozein talde marjinalekin gertatzen den moduan, ez dute espazioa eta denbora kontrolatzen. Hiriaren adibidea ondo ulertzen da ikusteko erraza delako, gizartearen antolakuntzak forma hartzen duen tokia delako.

Orokorrean gure hiriek eredu ekonomikoari erantzuten diote, eta Erdi Aroaren bukaeran gremio bakoitzak kale bat okupatzen zuen modura, gure hiriak garaiak eskatzen duen lan sistemaren arabera antolatuta daude.

XIX. mendearen bukaeran, industria-iraultzarekin, lantokiak kokatu ziren hirien inguruetan. Gaur egun hiria zerbitzu ekonomiaren zentroa den neurrian planifikatzen da. Industria jarduerak poligono industrialetan pilatuta, hiriak XIX. mendeko fabrika handiak zerbitzu azpiegituretarako berrerabiltzen ari dira.

Beraz, gaur egungo hiriak, historiako guztiak bezalaxe, sistema ekonomikoari erantzuten dio. Hiriaren aldaketak eta azken urteetan egiten ari diren hirigintza planifikazioak justifikatzeko diskurtso ederrak asmatu daitezke, baina azkenean uneko sistema ekonomikoak eskatzen duenari erantzuten dio. Eraikuntzan oinarritutako ekonomia espainolak etxe atxikien etengabeko zabaltzea bultzatu zuen eta zerbitzu hiriak bihurtzea, museoak, eraikuntza ofizialak eta bulegoak eraikitzea bultzatu du. Era berean, saltoki handiek hiri inguruak, eta sarritan hiri barruko zenbait toki, antolatzea erabaki dute.

Emakumeak, beraz, ez dauka zeresan handirik hiriaren antolakuntzan, etorkinen, txiroen, ekologisten, homosexualen, gazteen, okupen eta beste edozein baztertutako talderen antzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.