Irudia. Gasteiz
ARTEA SUSTATZEKO SARIAK
Esther Ferrerrek, arte ibilbideagatik —artistaren obra eta ibilbide osoa hartu da kontuan—, Sergio Pregok, sormen jardueragatik, eta Xabier Saenz de Gorbeak, ikusizko arteen eremuan egin duen jardueragatik, jaso zuten atzo Gure Arteak sariak, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan. Eusko Jaurlaritzak 65.000 euro banatzen ditu Gure Artea sarien bidez; lehen bi modalitateek 25.000 euroko saria dute, eta hirugarrenak, 15.000 euroko saria. Sarien bidez, saridunek egin duten lana estimatu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena aintzat hartu nahi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu