Gipuzkoako Foru Aldundiak Artekekuren eta Tabakaleraren arteko hitzarmena bertan behera uztea eta Arteleku Tabakaleratik bereiztea erabaki du, arte garaikideko zentroak zuzendari bat izan arte. Bereizketa behin-behinekoa dela nabarmendu dute, hala ere, aldundiko iturriek, Tabakalerak zuzendaria izendatu orduko berriro ere Artelekuren eta Tabakaleraren arteko hitzarmena indarrean jartzeko asmoa baitute. Otsailaren 1az geroztik zuzendari berria izendatzeko prozesua abian jarria du Tabakalerako administrazio kontseiluak.
Aldundiak hartu duen erabakia «aldrebeskeria hutsa» da, Marisol Garmendia PSE-EEko Donostiako zinegotziaren ustez. «Tabakalerako egitasmoa edukiz hustu eta pixkanaka-pixkanaka hiltzen uzteko asmoa» egotzi dio aldundiari Garmendiak. «Erabakiak Zainketa Intentsiboetako Unitatean utzi du Tabakalera, Arteleku haren zutabe nagusietako bat baitzen». Izan ere, 2010ean Tabakalerako egitasmoaren neurria egokitu zenez geroztik, Arteleku izan da egitasmo horren «bihotza», Garmendiaren iritziz.
Martin Garitano ahaldun nagusi eta Tabakalerako administrazio kontseiluko egungo buruari «arduragabekeria politikoa» egotzi dio Garmendiak. «Tabakalerako egitasmo kulturala babesteko eta indartzeko modurik onena egitasmoa bera suntsitzea dela erabaki du. Surrealista. Groucho Marxek ere ez zukeen hobeto egingo».
Biak zuzendari gabe
Tabakalerak bezala, Artelekuk ere ez du zuzendaririk gaur egun. Aldundiko arduradunek ez dute oraingoz Artelekurako zuzendaririk izendatzeko asmorik, etakudeaketarako bestelako ereduak ere aztertzen ari dira, zuzendari figurarik gabekoak.
Arteleku Tabakaleratik bereizi du aldundiak
Bien arteko hitzarmena bertan behera utziko dute, arte garaikideko zentroak zuzendari bat izendatu arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu