Artelekuk antolatu du mintegia Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen (UNIA), Antonio Tapies Fundazioaren, Akademie Schloss Solitude de Sttutgarten (Alemania) eta Witte de With de Rotterdamen (Holanda) laguntzarekin.
Gonbidatuen artean izango dira Justice et spiritualite mugimenduko emakumeen ataleko bozeramaile eta arduradun Nadia Yassine, Salima Ghezali, Aboubajr Jamai, Michel Khleifi, Gema Martin Muñoz, Rafael Ortega, Tariq Ramadan eta Eyal Sivan. Denak arabiako pentsamentu kritikoko kideak dira.
Mintegian mahai gainean jarri nahi dituzte "arabiar munduarekin Ekialde Erdiarekin eta Islamarekin ditugun harremanetan sortzen diren gaietako asko", hala nola, Irak eta Palestinako lurraldeak okupatzearen ondorioak, nazioarteko herriek eta mendebaldeko potentziek betetzen papera.
Goizez foroak egingo dira, eta horietara joateko izan eman beharko da, arratsaldeko hitzaldietara joateko, berriz, ez dago izena eman beharrik.
Artelekun erakusketa bat antolatu dute mintegiaren osagarri gisa. Gainera, egunero Route 181, fragmentos de un viaje por Palestina e Israel dokumentada emango dute, Eyal Sivanena eta Michel Khleifirena. Dokumentala ikusteko sarreral Kursaalean egongo dira.
Mintegia
Artelekun egingo den arabiar munduari buruzko mintegian estereotipoekin amaitu nahi dute
'Arabiar irudikapen garaikideak' proiektuaren baitan jardunaldiak egingo dira Donostian, ekainaren 14tik 19ra. Kazetariak, akademikoak eta artistak bilduko dira besteak beste, eta egoera eta testuinguru heterogeneoak mahai gainean jarri nahi dira, arabiar munduko zenbait lekutan pasatzen dena hobeto ezagutzeko. 'Arabiar irudikapen garaikideak' Beiruten hasi zen 2001ean, eta epe luzeko proiektua denez, ez da Donostian amaituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu