BIHAR BERRIA-N

Artze: "Jendearen kritika baino gehiago, ideien kritika egiten dute nire bi liburu berrietako olerkiek"

Idazle eta olerkariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Artze. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko urtarrilaren 17a
18:41
Entzun

Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren ataria dukegu heriotza liburuak idatzi ditu Joxan Artzek (Usurbil, Gipuzkoa, 1939), eta horien inguruko xehetasunak azaldu ditu. Segidakoak dira elkarrizketan esandako batzuk:

- “Nahiago dugu erositako zoritxartzen den zoriontxoa, dohainik guztiok bihotzean dugun zoritxartzen ez den zorion betea baino”.

- “Alde batetik, independentistak gara, baina beste alde batetik globalizazioaren bezero amorratuak”.

- “Alderdi grafikoa landuz, olerkiak begientzako beste musikaltasun bat izan dezan bilatzen dut. Dena tonu berean joan beharrean, dena tonuz aldatzen da grafikari esker”.

BERRIAk bihar argitaratuko du Artzeri eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.