Bihar eta etzi jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko bi finalaurrekoak, Donezteben eta Berriozarren hurrenez hurren. Xabier Silveira, Iban Garro, Saioa Alkaiza, Iñigo Ibarra, Jon Barberena eta Iñaki Aleman lehiatuko dira bihar, Doneztebeko herriko zineman, 17:30ean hasita. Etzi, ordu berean, Berriozarko musika eskolan egingo den saioan, berriz, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Aritz Saragueta eta Josu Sanjurjo ariko dira.
Arabako Bertsolari Txapelketan, berriz,azkeneko bi azken-laurdenak jokatuko dira gaur eta bihar, Ataurin eta Elosun hurrenez hurren. Gaurko saioan, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Ekaitz Samaniego, Maite Solozabal, Iker Pastor eta Irati Andalehiatuko dira,Atauriko antzinako eskoletan, 20:30ean hasita. Biharko saioa Elosukoherriko elkartean izango da, ordu berean, herriko elkartean, eta Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Elyem Chej, Gaizka Urtaran eta Jon Ruiz de Pinedo ariko dira.
Asteburuko saioen ondoren, hiru finalaurreko eta finala faltako dira Nafarroako bertsolarien lehia amaitzeko, eta beste horrenbeste faltako zaio Arabakoari ere. Arabarren finala apirilaren 2an jokatuko da, Gasteizen; nafarrena astebete geroago, Iruñean.
Asteburuan bina saio jokatuko dira Nafarroa eta Arabako bertso txapelketetan
Donezteben eta Berriozarren ariko dira nafarrak, bihar eta etzi; arabarrak Ataurin eta Elosun, gaur eta bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu