MUSIKA

Asteko kontzertuak

2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
TEENAGE FANCLUB

KAFE ANTZOKIA (BILBO). GAUR, 21:30EAN. 18-22 EURO.

Talde eskoziar beteranoak power pop-aren lehen lerroan jarraitzen du, disko aipagarriak kaleratuz. Halakoa da Shadows (2010), Europako bira honetan aurkezten ari diren lana. 1989an sortu zenetik, melodia disdiratsuak egiteko gaitasuna erakutsi du taldeak A Catholic Education, Bandwagonesque etaGran Prix diskoetan. Bira honetako zuzenekoei buruzko iruzkinak oso onak dira.



FOOL'S GOLD

ARIZONA OZIO (BILBO).BIHAR, 22:30EAN. DOAN.

Ukaezina da Afrikako musikaren eraginak modan daudela mendebaldeko pop talde gazteen artean. Vampire Weekenden arrakastaren itzalera beste hainbat azaldu dira. Fool's Gold da horietako bat. Los Angelesko kolektibo honek pop melodiak, Afrikako erritmoak eta soul sentimendua nahasten dituela diote promozio orrialdeek. Lehen diskoa amaitu dute, eta gure artean aurkeztuko dute lehenengo aldiz.



STEVE WYNN & THE MIRACLE 3+ THE BRONTES

HELLDORADO (GASTEIZ).BIHAR, 22:00ETAN.

Joan den igandean Bilbon huts egin zutenek bigarren aukera dute bihar Steve Wynn zuzenean entzuteko. Northern Aggression lan berria aurkezten ari da The Dream Syndicate taldeko kide ohia. 80ko hamarkadan rock amerikar berriaren aitzindarietako bat izan zen Wynn, eta horri eusten dio The Miracle 3 taldearen laguntzarekin: Jason Victor, Dave Decastro eta Linda Pitmon. Gasteizko The Brontes taldeak irekiko du gaualdia.



WOVENHAND + LOUKAS METAXAS

KAFE ANTZOKIA (BILBO). ETZI, 21:30EAN. 18-22 EURO.

Sixteen Horsepower taldeko buru ohia Bilboko Kafe Antzokira itzuliko da datorren larunbatean, Wovenhand taldearekin. David Eugene Edwardsen azken urteotako proiektua da Wovenhand, baina ez da asko aldentzen Sixteen Horsepowerren folk ilun eta gotikotik. The Threshingfloor diskoa aurkeztuko du. Gonbidatu gisa, Loukas Metaxas greziarra ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.