MUSIKA
Asteko kontzertuak
YOUTH BRIGADE + RAT-ZINGER
DOKA KAFE ANTZOKIA (DONOSTIA). BIHAR, 20:30EAN. 12-15 EURO.
Hogeita bost urteko ibilbidea ospatzen ari da Youth Brigade bira honetan. AEBetako punk-rockaren erreferentzietako bat da Los Angelesko taldea, eta horrela jasotzen du 25. urtemuga ospatzeko kaleratu dituen liburu eta DVDak: Let Them Know. Bira honetako kontzertu bakoitzean DVDa ere ematen ari dira. Talde gonbidatu gisa, Rat-Zinger ariko da lan berria aurkezten.
DELOREAN + OWEN PALLETT+ CARIBOU
SANTANA 27 (BILBO). BIHAR, 20:15EAN. 20-25 EURO.
Eskaintza hirukoitza biharko Santana 27 aretoan. Deloreanek Subiza-ren bira arrakastatsuarekin jarraitzen du, baina adi kontzertu honetan taulakide izango dituenekin. Alde batetik, Owen Pallet biolin jotzailea -Final Fantasy izenez ezagunagoa beharbada-; Arcade Fire, Arctic Monkeys eta Beirutekin kolaboratu du, eta Heartland diskoa aurkezten ari da. Caribou ere Kanadako talde bat da, eta Swim diskoa aurkezten ari da. Pop dantzagarria.
THE YARDBIRDS + THE SOULBREAKER COMPANY
KAFE ANTZOKIA (BILBO).ETZI, 21:30EAN. 18-22 EURO.
60ko hamarkadan sortutako talde mitikoaren sua hauspotzen jarraitzen dute The Yardbirdsen sortzaileetako bik: Chris Dreja (gitarra) eta Jim McCarty (bateria). Alboan, Andy Mitchell (ahotsa), Ben King (gitarra bakarlaria) eta David Smale (baxua) dituzte orain. Beraz, taldeari odol berria sartu ondoren, The Yardbirdsen kantu arrakastatsuenak gogoratzeko aukera ona izan daiteke.
MICHEL CLOUP
BONBERENEA (TOLOSA).IGANDEAN, 20:00ETAN.
Diabologum eta Experience taldeekin gurean hainbat alditan izan ostean, bakarka ariko da oraingoan Michel Cloup frantziarra. Laster bere izenarekin kaleratuko duen diskoko kantuak aurkezten ari da abeslari eta gitarrista, Patrice Cartier bateria jotzaileak (Experience) lagunduta. Halaber, lehen aldiz Diabologum desegin zenetik talde haren kantuak jotzen ari da Cloup bira honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu