Astelehenean jarriko dituzte salgai 52.000 kultura bonu

Urtarrilaren 5a bitartean erabiltzeko aukera egongo da, egitasmoan parte hartu duten 350 dendetan

Erredakzioa
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
«Hurbileko merkataritza kulturala bultzatzeko asmoz», Eusko Jaurlaritzak kultura bonuak jarriko ditu salgai astelehenean, bigarren urtez. Abenduaren 5era bitartean erabili ahal izango dira ekimen honetan parte hartzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 350 dendetan. Guztiek kultura bonuen logotipoa izango dute atarian.

Bonu batek 25 euro balio du, baina dendan 40 eurora arterainoko produktu kulturalen trukerako balioa du. Bonua bere osotasunean gastatu behar da, diruz ezer itzultzeko aukera barik.

Guztira, 780.000 euro jarri ditu Eusko Jaurlaritzak ekimen honetan, iaz baino %7 gutxiago. Hortaz, aurtengo gabonetarako 52.000 bonu jarriko dituzte salgai. BBKren eta Kutxaren edozein kutxazainetan eros daitezke, baita Vital Kutxaren sareko erosketa elektronikorako zerbitzuan ere.

«Ekimena bultzatu eta gazteengan sormena sustatzeko», EITBk eta Kulturklikek iragarki txapelketa antolatu dute. Kultura bonuen erabilera azaltzen duten 40 segundotik beherako bideoak bidaltzeko eskatu dute. Iragarkirik onenak 3.000 euro jasoko ditu, eta bigarrenak2.000 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.