Donostiako 72. Musika Hamabostaldia

Ataungoa omenduz hasiko da Organo Zikloa

Aurreneko emanaldia Esteban Elizondok egingo du, gaur, 250 urte egin dituen musika tresna horrekin

Irune Berro Urrizelki.
Donostia
2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldia ez da Donostian bukatzen. Aurten, Organo Zikloko protagonista Ataungo (Gipuzkoa) elizako organoa izango da, 250 urte bete baititu Lorenzo Arrazolaren instrumentuak. Esteban Elizondo organista eta zikloko antolatzaileak joko du gaur organoa, zikloa abiatuko duen kontzertuan. Abuztuaren 11ra arte, beste hamar organo kontzertuz gozatzeko aukera izango da. Donostiako elizetan ez ezik, Azkoitian,Tolosan, Usurbilen, Loiolako Erriberetan eta Deban ere izango dira organo emanaldiak. Kontzertuak emango dituztenen artean, Giampaolo di Rosa eta Alessandro Bianchi italiarrak eta Daniel Roth, Thomas Ospital eta Yoann Tardivel Erchoff frantsesak daude, baina bertako izenak ere ez dira faltako: Esteban Elizondoz gain, Loreto Fernandez Imaz, Loreto Aramendi, Ana Belen Garcia, Alize Mendizabal eta Esteban Landartek parte hartuko dute zikloan.

Organo ondare aipagarria

Donostian eta Gipuzkoan organo ondare «izugarri baliotsua» dago, «Europa osoko garrantzitsuenetarikoa» Elizondok adierazi duenez. «Oso zaila da hain espazio txikian hainbeste altxor aurkitzea», gehitu du,organo horiek gabe ziklo hau egitea ezinezkoa litzatekeela gogoraraziz. Kontzertuez gain, Hamabostaldiak musika erromantikoaren interpretazio kurtso bat antolatu duela ere azpimarratu du: munduosoko 23 musikari bildu dira, «bertako organoak jotzeko», Elizondoren hitzetan

Bestalde,zikloak urtero izaten duen harrera «zoragarria» nabarmendu du: hori dela eta, aurten ere kontzertu guztiek pantaila bat izango dute. Errepertorioari dagokionez, Franz Liszt eta Jesus Guridi omenduek tarte nabarmena izango dute ziklo honetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.