kultura

Atom Egoyan zuzendariaren 'Chloe' filmak emango dio hasiera aurtengo Donostiako Zinemaldiari

Egoyanez gain, Christophe Honore, Bruno Dumont, Francois Ozon eta Juan Jose Campanella lehiatuko dira sail ofizialean.

2009ko abuztuaren 21a
17:50
Entzun
Irailaren 18tik 26ra izango da 57. Donostiako Zinemaldia, eta gaur antolatzaileek sail ofizialean lehiatuko diren filmak aurreratu dituzte. Atom Egoyan zuzendari kanadarraren Chloe filmakinauguratuko du Donostia Zinemaldia. Zuzendaria, lehenengoz lehiatuko da Donostian. Chloe-ren protagonistak Liam Neeson, Julianne Moore eta Amanda Seyfried dira. Zinemaldiari amaiera, berriz, Rodrigo Garciaren Mother and Child lanak emango dio. Film horren protagonistak Naomi Watts, Annette Bening eta Samuel L. Jackson dira.

Bruno Dumont, Christophe Honore, Francois Ozon eta Juan Jose Campanella zuzendariak ere Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko. Haiekin batera, esaterako Jeon Soo-il, Lu Chuan, Ana Kokkinos eta Matthias Glasnerrek ere beren lan berriak lehiaketara aurkeztuko dituzte sail ofizialean.

Christophe Honore, joan den urtean La belle personne filmarekin izan zen Donostian eta aurten berriro itzuliko da. Film Labur Onenaren Oscar saria irabazi zuen Aaron Schneider ere lehiaketan izango da bere lehenengo film luzearekin, Get Low.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.