Bernardo Atxaga berarekin batera, Jabier Muguruza kantariak, Mari Jose Olaziregi literatur kritikari eta Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak, Aizpea Goenagazinemagile eta Etxepare Institutuko zuzendariak eta Amaia Gabantxo itzultzaileak parte hartuko dute irailaren 9tik 16ra bitarte, CUNY New York Hiriko Unibertsitateko Graduatu Zentroko Bernardo Atxaga katedra inauguratzeko egingo diren ekitaldietan.
Olaziregiren hitzaldi bat izango da aurreneko ekitaldia, irailaren 9an; utopiak eta transgresioak Bernardo Atxagaren unibertso literarioan duten presentzia aztertuko du, gaztelaniaz. Irailaren 12an, Atxagak Cultura y cambio político en Euskadi mini-mintegia zuzenduko du. Irailaren 13an, Katuak eta paradisua poesia irakurraldi musikatua egingo dute Atxagak, Muguruzak eta Gabantxok, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
'Zeru horiek' eta hitzaldia
Irailaren 16an Goenagaren Zeru horiek filma emango dute, Atxagaren izenburu bereko narrazioan oinarritua, eta amaieran ikusleek solasaldia izango dute biekin, Atxaga eta Goenagarekin. Egun berean egingo da Bernardo Atxaga katedraren aurkezpen ofiziala, Atxagaren hitzaldi batekin: Viaje al centro. Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Louise Lennihan CUNYko Graduatu Zentroko Provost and Dean Humanitate eta Giza Zientzia Elkarteko ordezkariak ere parte hartuko dute ekitaldian.
Atxagak hitzaldi batekin jarriko du abian bere izeneko katedra, New Yorken
Jabier Muguruzak, Aizpea Goenagak eta Mari Jose Olaziregik ere parte hartuko dute, hilaren 9tik 16 bitarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu