KULTURA

Atzerako kontua hasi du Tabakaleraren irekierak

Hamar urtetik gorako prozesu luze eta gorabeheratsuaren ondoren, ostiralean zabalduko ditu ateak Tabakalerak.

Mogwai Eskoziako musika taldearen kontzertua. JUAN HERRERO / EFE
2015eko irailaren 7a
08:39
Entzun

Irailaren 11n ospatuko da Tabakaleraren ate irekiera, 18:00etan, jai batekin. Igandean, ordea, aurreneko ekitaldi publikoa egin zuten inaugurazioari begira. Mishima Kataluniako taldeak eta Mogwai Eskoziakoak kontzertu bat eskaini zuten eraikinean.

Datorren asteazkenean, berriz, Tabakalerako lehen erakusketa aurkeztuko da, Ikus-entzunezkoaren aldiriak. Ingerada marrazten duten puntuak, Anna Manubensek eta Soledad Gutierrezek apailatua, eta Ibon Aranberri, Aimar Arriola, Itziar Barrio, Itziar Okariz, Alex Reynolds eta Iñaki Imaz artisten lanekin osatua, besteak beste.

Euskadiko Filmategiak, Etxepare Euskal Institutuak, Kutxa Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak Tabakaleratik egingo dute lan eraikinean. Urtebeteko epean "martxa ona hartuta" egotea espero du Ane Rodriguez egungo zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.