musika

Atzo hasi zen Iruñean Flamenco on Fire

Festibalaren laugarren aldian, Sabicas maisu iruindarra omenduko dute, haren heriotzaren 25. urteurrenean.

Raul Rodriguez gitarjoleak atzo La Mañueta kaleko balkoi batean emandako kontzertua. VILLAR LóPEZ, EFE
2017ko abuztuaren 23a
15:30
Entzun

Atzo hasi zen, Iruñean, 4. Flamenco on Fire festibala. Atzotik hilaren 27ra arte, jarduera mordoaz gozatzeko aukera izango da Nafarroako hiriburuan.

Festibalari hasiera emateko, Juan Manuel Cañizares gitarra jotzailearen kontzertua izan zen Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera. Festibaleko gune nagusia Baluarte izango da, eta bost kontzertu handi izango dira han: Pedro El granaíno eta Duquende; Carmen Linares, Arcangel eta Marina Heredia; Rafael Riqueni eta Miguel Poveda. Horrez gain, kontzertuak izango dira Zentral aretoan, eta gaueko saioak Tres Reyes hotelean.

Gainera, Flamenco en los Balcones (Flamenkoa Balkoietan) egingo dute hilaren 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an. Kontzertuak izango dira Mañueta kaleko balkoietan (12:00etan), udaletxeko balkoian (12:45) eta La Perla hotelean (13:30). Horrez gain, perkusio, gitarra, dantza flamenko eta konpas tailerrak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.