kultura

Aurelio Artetaren hiru margolan ezezagun ikusgai Bilbon

2011ko martxoaren 23a
15:21
Entzun

Windsor Kulturgintzak jakinarazi du Aurelio Arteta margolariaren (1879-1940, Bilbo) hiru lan ezezagun lortu dituela, eta horiek erakusgai jarriko ditu, Bilbon (Juan Ajuariagerra 14).

Los Layadores da margolan horietako bat. 1910ean egin zuen Artetak, eta sekula ez dute erakutsi. 200x220 zentrimetroko neurria du. 

Irakuri-Lease Euzkadi da beste lan bat, 1912koa (128x118 zm). Euzkadi egunkariaren enkarguz egin zuen, Windsor Kulturgintzak esan duenez, iragarki bezala erabil zezaten. EAJk argitaratu zuen kazeta, 1931tik 1937ra.

Artetak 1903an Parisen egindakoa da beste margolan bat (46x55 zm). Inoiz erakutsi gabea da, eta margolariak Parisen egindako bakarretakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.