Museoak

Aurreakordioa lortu dute Bilboko Arte Ederren Museoan

Azpikontratatutako langileek 41 egun iraun dituen greba utziko dute bihar

Langileek ekainaren 16an museoaren atarian egindako protesta. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
mikel lizarralde
2016ko uztailaren 18a
21:02
Entzun

Langileen ordezkariek eman dute gaur arratsaldean Manpower enrpresarekin eta museoaren patronatuarekin lortutako aurreakordioaren berri. Horren arabera, 2019. urtea bitarte, %100 igoko zaizkie soldatak langileei, eta hala, aretoko zaintzaile batek 20.500 euroko soldata gordina jasoko du hiru urte barru. Gaur egun 10.500 eurokoa da soldata gordina.

Aurreakordioa izan arren, ordezkari sindikalek jakinarazi dute greba utziko dutela eta horrenbestez, litekeena da asteazkenean museoko ateak irekitzea. Bihar prentsaurreko bat emango dute aurrekoardioaren xehetasunak jakinarazteko.

Ekainaren 6an hasi zuten greba museoko behargin azpikontratatuek, hain zuzen ere, museoak Hiperrealismoa erakusketa handia zabaldu behar zuen egunean. Hilabete eta erdiz izan dira langileak greban eta museoko ateak itxita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.