Elkar Fundazioak euskararen aldeko ibilbideak sarituko ditu aurrerantzean, urtero Elkar saria emanaz. Lehen saria Gerediaga elkartearentzat izango dela jakinarazi du Joxemari Sors Elkar Fundazioko presidenteak. Talde ekimenak lehenetsiko dituzte, eta ez da diruzko saririk emango, ikur bat baizik.
Gainera, proiektuei bultzada eman nahi diete, 10.000 euroko laguntzak emanaz. Bi urtez behin emango dute Proiektuari Elkar saria, kultur proiektuak sustatzeko asmoz.
Apirilaren 21ean egingo dute sariak banatzeko ekitaldia, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean.