Axularren Gero irakurtzen ari dira goizeko zortziak geroztik Bilboko Arriaga antzokian. Egun osoan zehar izango da euskarazko klasiko ezagunenaren irakurketa jarraitzeko parada, 20:00ak arte arituko baitira, txandaka-txandaka, paragrafoz paragrafo Gero leitzen.
Bilboko Elkarlaneaneko euskaltegiek antolatu dute ekimena, hots, Bilbo Zaharrak, Gabriel Arestik eta Juan Mateo Zabalak. Ikasturte amaierako ospakizunen ataletako bat da. Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Ipar Kutxaren babesa jaso du ekimenak.
Baina erakunde horiena ez ezik, baita kultur, kirol eta gizarteko beste zenbait arlotan ezagun diren hainbat lagunena ere. Hala, Joan Mari Irigoien idazleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak abiatu dute irakurketa, eta egunean zehar, Joane Somarriba txirrindulariak, Gorka Iraizoz Athleticeko jokalariak, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkera musikariek zein Kirmen Uribe idazleak parte hartuko dute, beste batzuren artean.
Kultura
Axularren 'Gero' irakurtzen ari dira Bilboko Arriaga antzokian goizeko zortzietatik
Elkarlanean taldeko euskaltegiek antolatu dute, eta kultur, kirol zein gizarte arloko jende ezagun asko ari da ekimenean parte hartzen. 20:00ak arte iraungo du irakurketak, 12 orduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu