Azaroko lehenengo astean abiatuko da Kulturtick kultura kontsumoa sustatzeko plataforma. Kultur klubarekin hitzarmena duten erakunde eta enpresa kulturalen ekitaldien berri eman, eta horietan abantailak eskainiko dizkiete bazkideei. Besteak beste, hainbat museo, musika areto, liburu denda, zinema areto eta antzokitan erabili ahal izango da klubeko txartela.
Bazkide izateko, urte osoko kuota bat ordaindu beharko da. Bi preziotakoak izango dira: 32 eta 52 eurokoak. Txartel bakoitzarekin pertsona birentzako sarrerak erosi ahal izango ditu jabeak.Prezioetan beherapenak izateaz gain, film eta antzerkien aurre emanaldietara eta arte erakusketetako bisita gidatu berezietara joateko aukera izango dute bazkideek. Hasiera batean,EAEko eta Iruñeko eskaintza kulturala hartuko badute ere, gerora Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa dutela argitu dute taldearen kudeaketaz arduratuko direnordezkariek.
Plataforma atzo aurkeztu zuten, EITBren Bilboko egoitzan. Hain zuzen ere, Kulturticken eta EITBren arteko hitzarmena sinatu zuten han. EITBz gain, hauek diraklubeko bazkide nagusiak: TR3SC Kataluniako Kultura Kluba, Eskena Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak, Zineuskadi, Kultura Live Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen Elkartea, Last Tour International eta Euskadiko Liburu-dendetako Elkarteen Federazioa. Irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua sortu dute. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren 400.000 euroko diru laguntza jaso du.
Pio Ortiz de Pineda Kulturtick-eko zuzendariak esperantza du taldea «gure kulturarentzat baliabide eraginkor» bilakatuko dela. Azaldu duenez, hauek izango dira horren helburu nagusiak: «Kultur komunitatea» sortzea eta kultur eskaintzen komunikazioa eta hedapena zabaltzea. Halaber, bazkideentzako onura ekonomikoak lortu nahi dituzte: «Oso garrantzitsua da, batez ere orain,kontsumoaasko jaisten ari baita krisiaren ondorioz».
Komunikazioa, batik bat, Internet bidez egingo dute, plataformaren webgunean, sare sozialetan eta buletin elektronikoen bidez. Hala, bazkideen zaletasunen berri jakiteko eta horietara egokitzeko aukera izatea espero dute.
Azaroan abiatuko dute Kulturtick «kultura kluba»
Kultur ikuskizunen prezioetan beherapenak ez ezik, bazkideek bestelako abantailak ere izango dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu