webgune berezia

Azoka, doazenentzat eta ez doazenentzat

BERRIAren Durangoko Azokaren webgune berezian, besteak beste, hainbat sare sozialetan #50DA hashtagarekin partekatzen diren edukiak jaso eta irakurleen eskura izango dira, Tagboard bidez.

2015eko abenduaren 2a
11:20
Entzun

Ostiralean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. Aurten, 50 urte beteko ditu, eta urtemuga horren harira eskaintza berezia egingo du BERRIAk azokatik bertatik bere webgune berezian. Bi dira webgune bereziaren ardatzak. Batetik, ahalegin berezia egingo du BERRIAk aurten, eta Ane Urrutikoetxea kazetaria egunero ariko da goizetik iluntzera azokan gertatzen den guztiaren berri webgunean ematen. Horretarako, BERRIAk joan den ostiralean abiatu zuen kontakizun mota berria erabiliko du. Webgunearen beste berritasun nagusia sare sozialetan eskutik etorriko da. Tagboard mezu kaxaren bitartez, Twitter, Facebook, Instagram, Flickr, Google + eta Vine sare sozialetan #50DA hashtag ofizialarekin partekatzen diren edukiak jasoko ditu BERRIAk. Mezuak taula batean bildu eta sareetako jarduna sare horietan guztietan aldi berean jarraitu ahal izango da.

Bestetik, Durangora joango diren guztiek azokan zer berritasun aurkituko dituzten ikusi ahal izango dute Azokan zer atalean, diskoak eta liburuak, eta egunean egunean ekitaldien aukeraketa bat izango du irakurgai Azokan gaur atalean, azoka egun baterako proposamen gisa. Gainera, BerriaTB ere Landakoenean izango da, eta Lara Madinabeitia bideogilearen eskutik hainbat aurkezpen eta erreportaje landuko ditu. AzokaTBk ere izango du bere atala, eta BerriaTBren bideoak ere ikusi ahal izango dira eskaintza horren barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.