Babesleen beharra du bertsoak, iraupena bermatu ahal izateko

2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Kutxabank, Euskal Kultur Erakundea, Hego Lapurdiko Herri Elkargoa eta Europa gaztentzako programa dira txapelketaren babesleak. Baionako Herriko Etxeak laguntza materiala emanen dio txapelketari. Euskararen eta, bereziki, Bertsularien Lagunak elkartearen egoera ekonomikoa ikusirik, eragile handien hutsunea nabaritzen da. Euskararen Erakunde Publikoak elkartea laguntzen du, baina ez dio laguntza berezirik ematen txapelketarako. «Kostatzen zaie guk sentitzen duguna sentitzea eta sinestea euskara hil edo biziko kinkan dagoela. Pentsatzen dut instituzioetan daudenean askok ez dutela hizkuntzaren barrutik begiratzen errealitatea, eta ekitaldiak horren arabera laguntzen dituzte», azaldu zuen Arzallusek. Txapelketak aldaketa eragin dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.