Arte eszenikoak

BAD jaialdian Euskal Herriko eta atzerriko 22 konpainia izango dira, urriaren 25etik azaroaren 4ra

Zortzi taldek estreinatuko dituzte lanak Bilboko festibalean; Gaitzerdik eta Metrokoadroka-k, besteak beste.

Irune Berro Urrizelki.
2012ko urriaren 15a
12:38
Entzun

Bilboko BAD jaialdiak "mailari eutsi" egin diola nabarmendu du Alicia Otxandategi programatzaileak. "Garai latzak izan arren", Euskal Herriko eta atzerriko 22 konpainia izango dira Bilbon, urriaren 25etik azaroaren 4ra bitartean. Horietatik zortzik beren lanak estreinatuko dituzte BADen. Gaitzerdik Media vuelta aurkeztuko du Domu Santu egunean, Mallonako hilerrian. Metrokoadroka-k, berriz, jaialdiaren ohiko agertoki batean, La Merced eskolan eskainiko du Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?. Amaitu gabeko lana da, gaur-gaurkoz sortze prozesuan dena. Alabaina, hilaren 29an ikusleekin partekatuko dute orain arte landutakoa. Halaber, Pulsiones SX-ek pospornoaren inguruan eginiko lanaren bigarren atala aurkeztuko du BADen: Fase 1.2 Pop Porn. Pabiloi 6 aretoan emango du, hilaren 27an.

Inoiz baino euskarazko lan gehiago izango dira jaialdian. Aipatutakoez gain, Buruz Beheraren Takoiak airean (Bilborocken, hilaren 31n), Beatriz Setienen Beatriz kantuka (EHUren Bizkaia aretoan, hilaren 31n) eta El Canto de La Cabraren Lur zapaldua ibiltzen duguna, bidea (La Merceden, azaroaren 3an) izango dira jaialdian. Sarrerak www.bad-bilbao.com atarian eros daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.